Duela aste batzuk zen egitekoa 20. Literatura Lehiaketako sari-banaketa, baina momentuko osasun egoera zela-eta, udalak atzeratzea erabaki zuen. Jada, jakinarazi du data berria eta datorren asteartean, maiatzaren 11n, egingo da; 18:30ean hasita, Iturzaeta aretoan.

Guztira, 101 idazlan aurkeztu zituzten lehiaketara: 94 ipuin eta zazpi olerki/bertso. Epaimahaiak horietatik hamairu ipuin eta bertso zein olerki bana hautatu ditu, eta asteartean horien egileak sarituko dituzte.

 

Lotutako albisteak: