Atzo ireki zen Urritza Aisialdi Taldeak antolatuko dituen “udaleku alternatiboetan” izena emateko epea. Izen-ematea “online” egin beharko da ondorengo galdetegiaren bitartez. Bertan, haurren eta gurasoen datuak adierazi beharko dituzte interesatuek; momentuz, ez da beste ezer aurkeztu behar. Izen-ematea datorren astelehenean, maiatzaren 17an, amaituko da.

Haur Hezkuntzako 3. mailatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 5. mailara bitarteko haurrei zuzendutako udaleku irekiak izango dira; beraz, bigarren urtez jarraian, ez da Txiki Txokorik egongo. “Udaleku alternatiboak” uztailaren 1etik 30era egingo dira. Urritzak azaldu duenez, COVIDaren aurkako segurtasun eta higiene neurri guztiak errespetatuko dituzte eta haurrak urteka banatuko dituztenez, talde txikitan antolatuta ibiliko dira.

 

Lotutako albisteak: