Galder Izagirrek zuzendutako telebista saioan, asteazkenero, 22:30ean, ibilbide ezberdineko hiru musika talde nahiz bakarlari biltzen dituzte bidegurutze batean. Biharko saioan Oki Mokiren txanda izango da, Izaki Gardenak eta Micekin batera. Talde getariarrak telefono kabina batean deabruarekin elkarrizketa bat egin ostean, beraien kantu bat grabatuko du bertan; eta gero, beste bi gonbidatuekin batera, bakoitzaren kantu bana abestuko du.

Eñaut Elorrieta, pasa den astean

Azkeneko saioan Eñaut Elorrieta abeslaria izan zen Bidegurutzean saioko protagonistetako bat, Eneritz Furyak eta Willis Drummondekoekin eszenatokia partekatuz. Saio gustai ikusi nahi izanez gero klikatu hemen.

Argazkia: EITB