Amaitu berri da Egunean Behineko zazpigarren denboraldiko bigarren astea, eta Getaiarrak taldeko sailkapenaren buruan kokatu da Iruene. 551,33 puntu lortu ditu, eta beraz, aurreko astean Kajutei erabiltzaileak lortutako puntuazioa (537,19) erraz gainditu du. Bataz beste, 43 segundotan 8,86 erantzun zuzen egin ditu Iruenek.

Bigarren eta hirugarren sailkatuak, hurrenez hurren, Jon Ander eta Ibanau izan dira: Jon Anderrek irabazlearengandik oso hurbil amaitu du, lau puntu pasatxora; Ibanauk, aldiz, 538,98 puntu lortu ditu.

 

Lotutako albisteak: