Atzo, ostirala, jokatu zuten Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala, Urnietan. Parte-hartzaileen artean zen Amets Aizpurua gazte getariarra; txapela eskuratzerik izan ez bazuen ere, gustura eta esperientzia ona bizi izanaren ustearekin bukatu zuen txapelketa.

Ekain Tolaretxipi izan zen atzoko txapelduna eta Naia Arrizabalaga, berriz, txapeldunordea. Ondorioz, bi horiek izango dira Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan parte hartuko dutenak.

 

Argazkia: Bertsozale Elkartea