Osasun Sailaren txostenaren arabera, azken hiru egunetan ez da kutsaturik egon Getarian. Astelehenean intzidentzia-tasa 106,01etik 70,67ra jaitsi zen, eta azken egunetan bere horretan mantendu da.

Euskal Autonomia Erkidegoko positibo-tasa bezperakoa baino baxuago izan da: %4,0tik %3,3ra jaitsi da. Atzo, orotara, 9.070 PCR eta antigeno proba egin eta 301 positibo atzeman zituzten. Bizkaian 158 kasu zenbatu dituzte, Gipuzkoan 99 eta Araban 41. Bestalde, EAEko intzidentzia-tasa 207,75an kokatu da, aurreko egunean baino apur bat beherago.

Erietxeetako gela arruntetan bezperan baino hiru gaixo gutxiago daude, ZIUetan, ordea, bi lagun gehiago daude koronabirusak jota.

 

Lotutako albisteak: