Osasun Sailak gaur argitaratu du asteburuko datuak jasotzen dituen txostena, eta horren arabera, ostiralean Osakidetzak kasu positibo bat identifikatu zuen herrian; larunbatean eta igandean, aldiz, batere ez. Ondorioz, intzidentzia-tasa 70,67ra igo da.

Asteburuan zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko positibo-tasa antzeko kopuruetan mantendu da: ostiralean %3,5, larunbatean %3,3 eta igandean %3,5. Atzo, 5.169 PCR eta antigeno proba egin eta 181 positibo atzeman zituzten. Intzidentzia-tasak, bestalde, beherantza egin du: ostiralean 200,75ekoa izan zen eta atzo, berriz, 195,66koa.

Ospitaleratzeei dagokionez, atzo bezperan baino pertsona gehiago zegoen erietxeetan koronabirusak jota: larunbatean, 214 gaixo zeuden, atzo baino hamar gutxiago. ZIUetan 84 pertsona daude eta gela arruntetan 140.

 

Lotutako albisteak: