Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean aritu zen bertsotan Amets Aizpurua getariarra duela ia bi aste. Hala, atzo zarauzko Arraio Irratiko Bapateko unibertsoa saioan elkarrizketatu zuten. Getariarrarekin batera, finalean aritu zen Nerea Isusi zarauztarra izan da beste gonbidatuetako bat.

Irratsaioaren bigarrengo zatian, gaia aldatu, eta Ez da kasualitatia, nahita izan da ekimena izan zuten hizpide. Egitasmoaren nondik norakoak azaltzen aritu zen Libe Goenaga getariarra. Saio guztia Arraio Irratiaren atarian dago entzungai.

 

Lotutako albisteak: