Andoni Galarragaren Oroimen Estropada irabazita, 19:30ean, udaletxeko balkoira igo ziren Esperantzako arraunlariak. Herritar ugari bertaratu zen plazara, eta txalo eta animo artean hartu zituzten atzoko protagonistak. Bideoan dituzue ikusgai altxerriko eta plazako hainbat irudi:

 

Handia eta berezia izan zen atzoko eguna; momentu hunkigarriz betetakoa. Galarragari eskainitako omenalditxo bat izan zen. Bestalde, estropadan zehar, megafoniatik, Getariako Arraun Elkarteari emandako laguntza eskertuz, Jon Urresti ere gogoan izan zuten.

 

Lotutako albisteak: