Joan den ostegunean, ekainaren 17an, egin zen San Juanetako danborradako lehenengo entsegua. Jai batzordeak ARTZAPEri azaldu dionez, “jende gutxi” joan zen eta herritarrei parte hartzeko gonbita luzatu die berriz ere. Gaur egingo dute bigarren saioa, 21:00etan hasita, eskolako jolastokian. 16 urtetik gorakoek hartu dezakete parte eta emanaldia etzi, ekainaren 23an, 21:30ean hasita egingo da.

Bestalde, gogoratu, osteguneko bertso-saiorako izen-ematea ere zabalik dago. Interesatuak bere izen-abizenak eta telefono zenbakia bidali beharko ditu sanjufe@gmail.com posta elektronikora edo 665 750 559 telefono zenbakira deitu beharko du. Sarrera doakoa da.

Lotutako albisteak: