San Juan festak direla eta, ostegunean bertso-saioa egingo da Balenciaga kalean. Bertaratu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. San Juan festetako jai batzordeak azaldu duenez, akats bat dela-eta, izen ematea egiteko posta elektroniko berri bat erabiliko dute: “Errore txiki bat dela eta, San Juan eguneko bertso-saiorako izen ematea email berri honetara (sanjufe2@gmail.com) edota telefono zenbaki berdinera (665 750 559) deituta egin dezakezue”.

Saioa arratsaldean, 19:30ean hasita, egingo da. Danel Olano, Amets Aizpurua, Felix Zubia eta Andoni Egaña izango dira bertsolariak, eta Uxune Areizaga gai-jartzaile lanetan arituko da.

 

Lotutako albisteak: