Bart gauerdian amaitu zen Egunean Behin jokoko zazpigarren denboraldia; hala, gaur-gaurkoz, 258 partaidek osatzen duten Getaiarrak taldeko irabazlea erabakita geratu da. Irune Zulaika Iruenek lortu du, bosgarren aldiz, ARTZAPEk sortutako taldeko txapela, ZORIONAK!

Azken aste honetan, 561,04 puntu lortu ditu Iruenek, baina garaipena duela bi aste eskuratutako 579,91 puntuei esker lortu du. Orduko hartan, bataz beste, 9,29 galdera zuzen erantzun zituen 42,57 segundotan. Orain, iritsi da atsedenerako eta denboraldi berria prestatzeko unea, eta nola ez, baita osteguneko final handia jokatzekoa ere.

Zuzeneko finala ETB1en

Datorren ostegunean, uztailaren 15ean, jokatuko da zazpigarren denboraldiko finala. Egunean Behin aplikazioa instalatuta duten guztiek, ia 56.000 lagunek, parte hartu dezake. Gainera, ETB1en aireratuko den Biba Egunean Behin programa bereziaren bitartez, 21:15ean hasita, zuzeneko finala izango da.

Biba Zuek programako lantaldea arduratuko da zuzeneko saioa egiteaz. “Aldi bereko partidak izango dira: denok galdera berak, aldi berean erantzutekoak. Sakeleko pantaila eta telebistakoa, biak jokoan lotuta”, adierazi dute antolatzaileek.

Biba Egunean Behin joko berezian lau txanda izango dira, ohiko hamar galderekin txanda bakoitza. Hiru txanda sailkapenekoak izango dira eta laugarrengoan, 20 onenak elkarren aurka arituko dira. El Corte Ingles Viajes izango da finaleko babeslea eta haien eskutik 2.000 euroko bidaia txartela lortuko du irabazleak, nahi duenean nahi duen tokira joateko. Parte hartzaile guztien artean, bestalde, 1.000 euroko txartel bat zozketatuko dute.

Zuzeneko programan sei gonbidatu ospetsu egongo dira hiru bikotetan antolatuta eta platoan bertan arituko dira elkarren artean lehian.

Lotutako albisteak: