Bihar gauerditik aurrera sartuko da indarrean Jaurlaritzak hartutako neurri berria. Hala, 00:00etatik 06:00etara, bizikideen arteko topaketak bakarrik egongo dira baimenduta kalean. Ondorioz, gauez, espazio publikoetan ezingo dira jende multzoak bildu. Neurria dekretu bidez onartu du Eusko Jaurlaritzak eta horren arabera, udalek edota horretarako eskumena duten erakundeek antolatu beharko dituzte jendea pilatzen den eremuak.

Atzo bildu zen Labi batzorde teknikoa egungo egoera epidemiologikoa aztertzeko eta neurri murriztaileak hartzea erabaki zuen. Kutsatzeen gorakadaren ondorioz, jai giroko jende topaketak ekiditeko asmoz hartutako neurria izan da. Arauak espresuki aipatzen ditu jende multzoak biltzen diren hainbat eremu: parkeak, lorategiak, hondartzak, kirolguneak, portuak eta kostaldeko pasealekuak.

Azken bi asteetan koronabirusak izan duen hedapena dela-eta, berriro ere zuhurtziaz jokatzeko eskatu zuen Iñigo Urkullu lehendakariak, eta behin eta berriz nabarmendu zuen maskararen erabilera.

 

Lotutako albisteak: