12:30ak pasatxo hasi da ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek deitutako elkarretaratzea. Bertaratuek, Lan istripu gehiagorik ez! Prekarietatea hiltzailea lelopean, aurreko ostiralean hildako Ameztoi txakolindegiko langilearen senitartekoei eta lagunei elkartasuna adierazteaz gain, langileek, oro har, jasaten duten prekarietate egoera salatu dute.

Egoera horren aurrean, “behin eta berriro eta modu sistematikoan”, administrazioak beste alde batera begiratzen duela salatu dute. Era berean, gauzak aldatzeko politikarien eta enpresarien borondatea ezinbestekoak direla azpimarratu dute: “Lan-harremanetan langile klasearen osasunak eta segurtasunak zentralitatea hartzen ez duen bitartean, ezingo dugu lakra honekin amaitu. Zoritxarrez ondorio lazgarri hauek langile klaseak pairatzen ditu. Borondate politikoa eta enpresarien behin-betiko konpromezua besterik ez dira behar honekin amaitzeko”.

 

Lotutako albisteak: