Denboraldiko 7. eta 8. jardunaldiak jokatuko dituzte asteburu honetan KAE1 Ligako arraun taldeek. Eskualdean izango dira bi estropadak, hortaz, ez dute bidaia luzerik izango Esperantzako arraunlariek.

Bihar, uztailak 17, XXXVI. Zumaiako Ikurrina izango da lehian, 12:00etatik aurrera. Getariako Arraun Elkartea hirugarren txanda irtengo da, San Pedro, Kaiku eta Pedreñarekin batera. Bigarren estropada, berriz, Orion izango da igandean, uztailak 18. 11:30ean ekingo diote Orio Kanpina Bandera eskuratzeko norgehiagokari.

Sailkapen buru

Aurreko asteko emaitzen ondotik, gaur-gaurkoz, Getaria Arraun Elkartea KAE1 Ligako sailkapen orokorreko lehena da. 66 puntu ditu, bigarren eta hirugarren dauden Pedreña eta Kaiku baino hiru gehiago.

 

Lotutako albisteak: