Kultza taldearekin batera, “bitartekotza-tresna berri bat” eskainiko du bihar eta datorren igandean, uztailak 25, Cristobal Balenciaga Museoak. “Arte-diziplina desberdinen arteko harremana bereizgarri duten bisita-esperientzia” izango da eta “bildumako pieza estatikoen eta dantza-mugimenduaren arteko elkarrizketa” ikusiko da Iker Sanz Goyaz eta Elene Carreto Velez dantzarien eskutik.

Dantza ikuskizunaz 11:30etik 13:30era gozatu ahal izango da, museoko sarrera erosita. Informazio gehiago nahi dutenek 943 00 88 40 telefono zenbakira deitu edo info@cristobalbalenciagamuseoa.com helbide elektronikora idatz dezakete.

 

Lotutako albisteak: