Duela bi urte egin zuten lehen aldiz San Anton Bira itsas zeharkaldia; orduan, itsasoaren egoeragatik, Malkorben burutu behar izan zuten proba. Iaz, berriz, pandemiagatik, ezin izan zuten egin. Aurten bai, igerilariak Gaztetape hondartzatik irten eta San Anton mendia inguratuta, 2.600 metro igeri egin ondoren, Malkorben helmugaratu dira.

Parte-hartzaileen artean inguruko herrietako, urrunagoko eta Getariako igerilariak zeuden; halako probak egiten ohituagoak batzuk, ez hainbeste besteak. 10:00etan puntuan, igerilari talde bat zegoen Gaztetapeko hondarretan, itsasoratzeko zain. Gainerako igerilariek sarrerako aldapan zein goiko pasealekuan itxaron dute. Izan ere, kirolariek, taldeka, 90 segunduko tartearekin ekin diote zeharkaldiari.

Malkorbe hondartzan egunaz gozatzen ari diren txalo artean amaitu dute proba igerilariek. Hauek izan dira II. San Anton Bira amaitzen lehenak:

Gizonezkoetan

  1. Unai Agirre Uria (0:33:00)
  2. Mikel Iriondo Anakabe (0:33:02)
  3. Jon Ulazia Aramendi (0:33:02)

Emakumezkoetan

  1. Ana Vega Valencia (0:33:17)
  2. Helene Alberdi Sololuze (0:35:07)
  3. Leire Ceciaga Lizarra (0:38:46)

Lehen getariarrak 

  • Manuel Aranguren (0:38:10)
  • Kontxi Monasterio-Arroniz (0:53:47)

 

Lotutako albisteak: