Bi COVID kasu berri atzeman ditu Osakidetzak; hala, astea hasi zenetik, herrian hamaika kasu positibo zenbatu dira. Ondorioz, intzidentzia-tasak beste koska bat egin du gora eta, momentuz, 883,39koa da.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan, bezperan baino kasu positibo gutxiago egon dira, zehazki, 261 gutxiago. Probei dagokionez, ordea, aurreko egunean baino test gehiago egin ziren atzo, hain justu, 390 gehiago. Hala, positibo-tasak bi puntu baino gehiago egin du behera eta %11,1ean kokatu da. Era berean, EAEko intzidentzia-tasak ere apur bat behera egin du eta 868,93an geratu da.

Atzo 55 pertsona erietxeratu zituzten koronabirusa dela-eta, eta gaur-gaurkoz, erietxeetako gela arruntetan 243 pertsona daude –bezperan baino hamar gehiago–. ZIUetan, berriz, aurreko egunean baino bi gaixo gehiago daude; alegia, 62.

 

Lotutako albisteak: