Joan den astean hasi zen Egunean Behineko sasoi berria. Getariarrek gogor ekin diote lehiari eta lehenengo asteko garaipena Maialenentzat izan da. 515,27 punturekin, Getaiarrak taldeko lehenengo postua lortu du. Bataz beste, 8,29 galdera asmatu ditu eta horretarako 42,29 segundo behar izan ditu.

Maialenen atzetik, 514,01 punturekin, eta beraz, irabazlearengandik oso tarte txikira, Iruene izan da bigarren onena; hirugarrena, berriz, 486,47 puntu lortuta, Muji10. ARTZAPEk sortutako Getaiarrak taldea 259 partaidek osatzen dute eta hasi berri den denboraldiko marka, momentuz, Maialenen eskuetan dago.

 

Lotutako albisteak: