Datorren larunbaterako, San Prudentzioko Lagunak taldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Alde batetik, Mikel Albisu idazleak, Mikel Antza ezizenaz ezagunak, aurten argitaratutako Arroz urez saiakera liburua aurkeztuko du. Lan horretan “ETA erakundearen sorrera eta amaiera” kontatzen ditu donostiarrak; “edo, behintzat, sorrera eta amaiera bana, autorearen bizitzari lotuak”. Antzak Burgosko Auziko zenbait auzipetu elkarrizketatu “eta haien testigantzak kontakizunaren atzeko oihala osatzeko moduan josi” ditu.

19:00etan hasita, Iñaki Uria idazle eta kazetari zarauztarrak gidatuko du aurkezpen saioa. Bestetik, liburua aurkeztu ondoren, Desgaraian taldeak kontzertu akustikoa emango du.

Argazkia: naiz.eus