Urriaren 24an, igandean, 09:00etan hasita, Getariako Mendi Taldeak eta udalak antolatuta, mendi irteera egingo da. Haurrek, gazteek nahiz helduek hartu dezakete parte herriko hainbat auzotatik igaroko den mendi bueltan. Interesatuek urriaren 22a baino lehen eman behar dute izena turismo bulegoan bertan edo 943 140 957 telefeno zenbakira deituta (goizez).

Parte hartzaileek herriko plazan ekingo diote ibilbideari; jarraian, Usotegi baserritik barrena Askizura joango dira. Han, hamaiketakoa egingo dute eta ondoren, San Prudentziotik herrigunera itzuliko dira.

Mendi tour

Arratsalderako, plan lasaiago baterako proposamena egin dute. 18:30etik aurrera, Mendi Film festibaleko pelikula onenak ikusi ahalko dira Iturzaeta Aretoan. BBK mendi filmek antolatuta eta Getariako Udalaren babesarekin, lau film proiektatuko dituzte: Charge 2 (4′), El Gran Hito (13′), Shared Vision (28′) eta Mendian Hil, Hirian Hil (58′).

Sarrera doakoa da baina beharrezkoa da gonbidapena izatea. Gonbidapenak atzo jarri ziren eskuragarri turismo bulegoan; emanaldiaren egunean, hasi baino ordubete lehenago, leihatilan jasotzeko aukera ere izango da.

Argazkia: arteman.eus