Getariako EH Bilduk herri-batzarra egingo du urriaren 30ean, goizeko 10etan, Berdura Plazan. Pandemiaren ondorengo garai berriko lehen batzarra izango da, eta bertan, besteak beste, udalgintzako gaiak landuko dira. Legealdiko lehen bi urteen balantzea egingo da, eta hurrengo bi urteetarako diren asmoen berri emango da.

Horrez gain, Juan Karlos Izagirre Gipuzkoako Foru Aldundiko EH Bilduren bozeramaileak hartuko du parte batzarrean, EH Bilduk Gipuzkoarako duen plangintza politikoari buruzko azalpenak emateko eta herritarren iritziak jasotzeko.

Batzarrari amaiera emateko, hamaiketako bat egingo da bertaratutako kideen artean.