Egunean Behineko zortzigarren denboraldiak aurrera darrai eta dagoeneko, bosgarren astea atzean utzi dugu. Hiru astetan lidertzari eutsi ostean, joan den astean, Kajutei erabiltzaileak aurre hartu dio Irueneri. Lehenengo hiru sailkatuak, hurrenez hurren, Kajutei (547,85), Iruene (522,37) eta Gizotso (519,03) izan dira. Kajuteirentzat sasoiko lehen garaipena izan da.

Nahiz eta lehenengo postua lortu, Kajuteik ezin izan du marka berria ezarri. Izan ere, aurreko astean, 559,69 puntutan ezarri zuen langa Iruenek.

Lotutako albisteak: