Praxku izan da Getaiarrak taldeko irabazlea Egunean Behineko zortzigarren denboraldiko zazpigarren astean. 531,62 punturekin, bere lehen garaipena eskuratu du, Unai (511,16) eta Oier IA-ren (509,43) aurretik sailkatuta.

Lehen postua lortu arren, Praxkuk ezin izan du Iruenek duela hiru aste ezarritako langa gainditu. Denboraldia amaitzeko lau asteren faltan, Iruenek jarraitzen du, 559,69 punturekin, Getaiarrak taldeko marka onenaren jabe izaten.

Lotutako albisteak: