Aurtengo San Antonak ez dira ohi modukoak izango. Hala ere, egun horren harira, Getariako Udalak zenbait ekitaldi antolatu ditu. Igandeko bertso saioaz gain, San Anton egunez, astelehenaz, hiru urtetik gorako herritarrentzat zirku tailerra egingo da –5 urte baino gutxiagoko haurrek heldu batek lagunduta joan beharko dute–.

Tailerra Zirkun Zirko Eskolak emango du; euririk ez bada herriko frontoian eta, bestela, kiroldegian. Pandemia tarteko, 10:30etik 14:15era, hiru txanda egingo dira. Ordu eta laurdeneko txandak izango dira eta horietako bakoitzean, gehienez, 45 herritarrek parte hartu ahal izango dute. Besteak beste malabareak, akrobaziak, oreka teknikak eta aire akrobaziak landuko dituzte. Saioa doakoa da, baina taldeak mugatuak direnez, turismo bulegoan aurrez eman behar da izena.

Argazkia: Zirkun Zirko

 

Lotutako albisteak: