Urtero bezala, aurten ere San Anton Egunaren harira, bertso-saioa egin zen atzo Cristobal Balenciaga Museoan. Uxune Areizagak gidatuta, Miren Artetxe, Agin Laburu, Etxahun Lekue, Jone Uria, Danel Olano eta Saioa Alkaiza bertsolariak dotore aritu ziren oholtza gainean kantuan.

Getariako Alamedatik Habanerara Bertso-Eskolako bi kide gaztek ere izan zuten saioan parte hartzeko aukera. Hain justu, Amets Aizpuruak eta Oinatz Aranburuk jarritako puntuak erantzun behar izan zituzten bertsolariek.

 

Ikusleek saio ederraz gozatu ahal izan zuten. Gai ugari eta anitzak jorratu zituzten, eta nola ez, Getariako Txakolinak ere izan zuen bere lekua.