Gure Txeru Elkarteak, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearekin batera, egindako aitortza izan da. Izan ere, Begoña Lukas Azpeitia odol-emailea da, zehazki 50 alditan eman du odola, eta bere parte hartzea eskertu diote.

Azken urteetan, emaile kopuruak behera egin du Getarian. Joan den ekainean, parte hartzea sustatzeko, 60 baietz! erronka luzatu zieten getariarrei. Herriaren erantzuna ona izan zen eta, 62 emailerekin, erronka gainditzea lortu zuten getariarrek.

 

Lotutako albisteak: