Joan den ostiralean, urtarrilaren 14an, Lillehammerren (Norvegia) egiten ari diren munduko txapelketan lehiatu zen Irati idiakez. Snowboarder getariarrak Banked Slalom modalitatean eta SB-UL kategorian, bigarren postua lortu zuen.

Modalitate eta kategoria horretan bi lehiakide aritu ziren norgehiagokan: Idiakez eta Monika Kotzian poloniarra. Finaleko bi jaitsierak poloniarraren atzetik eginda, txapeldunorde izendatu zen getariarra. Podiumetik jaitsi ere egin gabe, denboraldi ederra ari da egiten Idiakez.

 

Lotutako albisteak: