Getariako EAJ-PNVk 11 emendakin aurkeztu dizkio 2022ko Getariako Udalaren aurrekontuari. Behin-behinekoz onartua izan zen azaroaren 30eko Osoko Bilkuran EH Bilduren aldeko 6 hautetsien bozkekin eta 4 zinegotzi jeltzaleen abstentzioarekin.

Getariako EAJ-PNVko Udal taldea abstenitu egin zen 2022k aurrekontuari egindako proposamenak ia bere osotasunean baztertuak izan ostean EH Bilduren Udal Gobernuaren partetik.

Horrez aurrean, Udal talde jeltzaleak, prozedura administratiboari jarraiki, emendakinak aurkeztu dizkio Udal Gobernuak onartutako aurrekontuari. Emendakin horietan proiektua xehetzen da, eta baita diru-partidaren zenbatekoa, diru-sarrera berria egiteko era eta diru horren jatorria nondik gauzatu.

Jeltzaleen hitzetan, “proiektu estrategikoak dira guztiak, herri are sozialago, aurreratuago eta jasangarriagoa egiteko bidean”.

Honakoak dira jeltzaleek proposatzen dituzten proiektuak, guztira 830.000 euroko aurrekontuarekin, 2022ko aurrekontuak txertatuak izan daitezen: Zarautz Jauregiaren eraberritzea (675.000€, horietatik 375.000€ Gipuzkoako Foru Aldundiak eta 300.000€ Eusko Jaurlaritzak jarriko dituzte), herriko merkataritza biziberritzeko plana (15.000€), Aldamar parkea estaltzeko aurreproiektua idatzi (10.000€), Gizarte beharretara egokitutako etxebizitza (50.000€), Aldamar parkean komun publikoak egin (40.000€), Surfeko lokala berritzeko laguntza (20.000€), Futbol zelaiaren aurre-proiektua (15.000€) eta kotxe elektrikoa kargatzeko puntu azkarra (5.000€).

Urtarrileko Osoko Bilkuran ebatziko da proiektu hauen etorkizuna. Getariako EAJ-PNVk egiazkoa den elkarlanerako deia egiten dio EH Bilduri.