Denboraldi ezin hobea ari da egiten Iruene. Jada, badira hiru aste bederatzigarren sasoia hasi zela eta hiruretan lehenengo postua lortu du lehiakide getariarrak. Joan den astean 547,63 punturekin eskuratu du garaipena; ez du, ordea, astebete lehenago berak ezarritako marka gainditzerik lortu. Izan ere, aurreko astean ia 600 puntutan ezarri zuen Getaiarrak taldeko langa.

Bigarren eta hirugarren sailkatuak Kajutei eta Artzape izan dira, 545,17 eta 520,95 punturekin, hurrenez hurren.

 

Lotutako albisteak: