Egunean Behineko bederatzigarren denboraldiko bosgarren astean ere, lehenengo postua lortu du Iruene erabiltzaileak. 525,83 punturekin, Getaiarrak taldeko sailkapenean buru kokatu da eta taldeko lidertzak ere bere eskuetan jarraitzen du. Izan ere, duela aste batzuk 599,51 puntutan berak ezarritako marka gainditzerik ez du inork lortu.

Azken astean, Daikiri eta Ani izan dira bigarren eta hirugarren sailkatuak, hurrenez hurren, 510,31 eta 504,75 punturekin. Denboraldiak aurrera darrai eta dagoeneko, 10 astetatik 5 igaro dira; alegia, denboraldia ekuatorera iritsi da.

 

Lotutako albisteak: