Pasa den asteburuan jokatu ziren X. Floren Memoriala Futbito Txapelketako bigarren jardunaldiko partidak. Iribar izan zen gol gehien sartu zituen taldea; Itxas Etxeren aurka 16 eta 0 gailendu zen.
Sei punturekin sailkapenaren buru dago Iribar. Puntuazio berarekin, ordea, gertutik jarraitzen die Txokok eta Izarrik. Hauxe sailkapena:
Datorren asteburuko partidak
Bihar hasita, X. Floren Memorialeko bost partida jokatuko dira asteburuan:
Martxoak 18, ostirala
- 22:00etan, Txoko-Izarri. Epailea, Xagu.
- 23:00etan, Astillero-Xagu. Epailea: Izarri.
Martxoak 19, larunbata
- 18:00etan, Haitze-Taxco. Epailea: Iribar.
Martxoak 20, igandea
- 17:00etan, Balearri-Itxas Etxe. Epailea: Kaia/Kaipe
- 18:00etan, Iribar-Kaia/Kaipe. Epailea: Balearri.
Eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian jokatuko dira partidak. Bestela, ohi modura, frontoian.