Atzo jokatu zuten Egunean Behineko parte hartzaileek bederatzigarren sasoiko azken partida. 577,06 puntu eskuratuta, Iruene izan da azken asteko irabazlea. Bigarren eta hirugarren sailkatuak Neka eta Kajutei izan dira, 530,34 eta 520,42 punturekin, hurrenez hurren.

Era berean, denboraldiko Getaiarrak taldeko txapelduna ere erabakita geratu da. Sasoiko bigarren astean lortutako 599,51 puntuei esker, Iruenek amaitu du sailkapenaren buru. Beraz, egindako denboraldi apartagatik, zorionak Iruene!

Egunean Behin jokoaren garatzaileen arabera, bederatzigarren denboraldian ia 80.000 lagunek hartu dute parte. Finala, bihar, apirilak 12, egingo da ETB1en. 22:30ean hasita, Biba Egunean Behin saio bereziaren bitartez, zuzeneko finala izango da.

 

 

Lotutako albisteak: