Pirinioetako Bidea mobilizazioari oihartzuna eman asmoz, Gure Esku herri mugimenduak Euskal Herriko lau gailur argiztatzeko deia egin die herritarrei. Hala, datorren larunbatean, maiatzaren 14an, Ganekogorta, Larreineta, Gorbeia eta Uzturre mendiak argiztatuko dituzte –Gipuzkoarrak Uzturre mendira igoko dira–.

20:00etan, Ibarra udalerrian dagoen Izaskungo baselizatik hasita, Uzturre igo eta 21:00etan, hura argiztatuko dute. Antolakuntzatik, norberak bere frontala eta linterna eramatea eskatu dute.

Pirinioetako Bidea ekimenaren aurkezpena

Datorren asteartean, maiatzaren 17an, Pirinioetako Bidea ekimena aurkeztuko dute Getarian. 19:00etatik aurrera, Alondegian egingo da aurkezpen ekitaldia. Bertan, ekimenaren nondik norakoak azalduko dituzte.

Pirinioetako Bidea mobilizazioa uztailaren 2an egingo da. Erabakitzeko eskubidearen alde, Euskal Herriko nahiz Kataluiniako herritarrek 300 gailur baino gehiago argiztatuko dituzte; getariarrei Ibanteli mendia argiztatzea egokitu zaie. Dagoeneko, internet bidez, egin daiteke izen-ematea; horretarako, klikatu hemen.

 

Lotutako albisteak: