Getariako Jubilatuen eta Ezinduen Elkarteak antolatuta, maiatzaren 20tik, ostiraletik, 24ra, asteartera, Portugalgo hainbat hiri eta txoko bisitatuko dituzte. Izen-ematea gaur amaitzen bazen ere, elkarteko ordezkariek azaldu dutenez, pare bat egun luzatu dute horretarako epea. Izena emateko, interesatuek 309 euro sartu beharko dituzte elkarteak Laboral Kutxan duen kontuan. Dagoeneko, Getariako eta Zumaiko 26 lagunek eman dute izena.

Getaria eta Sabrosa, Fernando de Magallanesen jaioterria, senidetuta daude eta azken egunean, hura bisitatzera joango dira. Tartean, marinel portugaldarraren etxea izandakoa ezagutuko dute. Ondorengoa da bost egun horietarako prestatu duten egitaraua:

 

  • Maiatzaren 20: 07:00etan, Getariatik irten eta, autobusez, Tochara. Bertan, afaldu eta ondoren, dantzaldia.
  • Maiatzak 21: goizez, Mira eta Ilhavo udalerriak bisitatu eta arratsaldez, Coimbra.
  • Maiatzak 22: Porto hiria bisitatu egun osoan zehar.
  • Maiatzak 23: Goizez, Aveiro hiria bisitatu eta arratsaldez, Coimbra.
  • Maiatzak 24: Sabrosa bisitatu, bertan bazkaldu eta ondoren, Getariara itzultzeko autobusa hartu.