“Herritarren eskariari erantzunez”, astelehenetik aurrera, Gurutze Gorriaren eraikinean dauden komun publikoak urte guztian zehar egongo dira irekita. Udalak jakinarazi duenez, goizeko lehen orduetatik 20:00ak arte egongo dira erabilgarri.

Hala, maiatzaren 16tik aurrera, Getariako herriguneak bi komun publiko izango ditu; bata Kale Nagusian eta bestea portuan.

Argazkia: Getariako Udala