09:30ean hasita, Zarauzko hondartzan, gaur jokatu dira 77. Paco Urquia Hondartzako Futbol Txapelketako finalak. Asti Pinturak taldearen aurka, Balearri-Astillerok Mutilen Paco Urquia Ligako finala jokatuko du. Bi eta huts, getariarrei zarauztarrak nagusitu zaizkie. Hala, zazpigarrenez irabazi du gizonezkoen seniorren liga Asti Pinturak taldeak. Pena handiz, ligako bigarren postuarekin itzuli behar izan dira etxera getariarrak. Hala ere, denboraldi gogoangarria egin eta jardunaldiz jardunaldi, maila ederra erakutsi du Balearri-Astillero taldeak.

Nesken Maria Jauregi Ligako txapela, berriz, Napar Berri-Limossentzat izan da; Kebideki taldearen aurka bat eta huts irabazi du. Katixa kafetegiak Juan Irigarai kopa irabazi du Ulacia Bidaiak taldeari bi eta huts irabazita, eta Lukas Tabernak, aurten ere, Emilio Olazabal kopa irabazi du Itxas Lur Taberna taldea huts eta bat garaituta.

Gaztetxoek ere hitzordu garrantzitsuak izan dituzte gaurkoan. Izan ere, Aste Santuan hasitako Play-Eruak txapelketako finalak jokatu dituzte. Ondorengo taldeak izan dira irabazleak: Etxerrikotarrak (mutilen DBH 1-2), Pedro Lame Bolus (mutilen DBH 3-4), Sorry (nesken DBH), Antoniano 5N (LH 5. mailako kimu neskak), Antoniano 5 AM (LH 5. mailako kimu mutilak), Lardizabal 5X (LH 5. mailako kimu mistoak), Zaralardi 6N (LH 6. mailako kimu neskak), La Salle BM (LH 6. mailako kimu mutilak) eta Orioko 63 (LH 6. mailako kimu mistoak).

Argazkiak: utzitakoak

Lotutako albisteak: