Euskal Jai Egunean, maiatzaren 28an, Getariako Txikitilari Gazteen Txapelketa egingo da. 17:00etan hasita, Berdura plazan izango da lehiaketa. 18 urtetik beherako trikitilari gazteek eman dezakete izena; osteguna, maiatzaren 19, izango da horretarako azken eguna.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko 943 89 60 24 telefono zenbakira deitu edo kultura@getaria.eus posta elektronikora idatzi daiteke. Txapelketa egunean, gehienez, zortzi bikotek parte hartuko dute. Bikote gehiagok emanez gero izena, aldez aurretik egingo litzateke kanporaketa saioa.

 

Lotutako albisteak: