23:00etan hasita, hiru talde igoko dira Getariako Gaztetxeko oholtzara. Alde batetik, Ramada Inn talde oñatiarra; otsailean argitaratu zuen Pills of Horses diskoa eta aurkezpen biraren barruan, Getarian izango da. Bigarren talde gonbidatua Amildegia izango da. Azkenik, Bastidan (Nafarroa Beherea) sortutako eta Ibes Mongaburek eta Oihan Delavignek osatzen duten Kuartz taldea arituko da herriko gaztetxean kontzertua ematen. Azken horien eskutik, rock eta blues doinuak izango dira entzungai.

Kontzertu egunean bertan, bost euroren truke, gaztetxean egongo dira sarrerak erosgai.