Datorren ekainaren 5ean, igandean, Zaharren Omenaldi Eguna ospatuko da Getarian. Dagoeneko, eman daiteke izena egun horretan egingo den adinduen bazkarian. Horretarako, Kutxan edo Laboralean 20 euro ordaindu beharko ditu interesatuak.

Zumaiako El Txoko de Mikel Bermejo jatetxean izango da bazkaria eta bertara joateko, autobusa antolatu dute; 13:45ean, moilan, Itxas Etxe jatetxearen aurrean. Bazkalostean, DJ Arosen eskutik, dantzaldia egin eta 20:00etan, herrira itzultzeko autobusa edukiko dute.

Aurtengoan, Felisa Ganboa Gorostiza, Isabel Berasaluce Ucin eta Jose Azkue Iribar omenduko dituzte eta herriko adinduei zuzenduta, egun guztirako egitaraua prestatu du Tonpe Getariako Guraso Elkartea eta Lagunak taldeak.

 

Lotutako albisteak: