16:00etan hasita, datorren larunbatean, maiatzak 21, egingo da Getariako triatloia eta trafikoan egongo diren edo egon daitezken aldaketen berri eman du antolakuntzak.

Bezperatik eragingo du probak herrian, izan ere, ostiral arratsaldean moila zahar eta berriaren arteko aparkalekurako sarrera itxi egingo da muntaketarako.

Larunbatean, goizean itxita egongo da Malkorbe hondartza aldeko sarrera eta Gaztetapekoa 15:30ean itxiko dute. Ordu horretatik aurrera, beraz, ezingo da portura sartu-irtenik egin. Barruan mugitzeko ere murrizketak egongo dira: kirol portuan, Malkorben eta Artzapen ibilgailurik ezingo da mugitu proba amaitu arte eta portu zaharrean, dike handian, lonjetan eta Gaztetapen, 17:40ra arte. Ordu horretan irekiko dute Gaztetapeko sarrera eta Malkorbekoa proba erabat amaitzean.

Inguruko errepideei dagokionez, ondorengoak dira plazaratu dituzten ohar eta gomendioak:

  • Getarian trafiko pilaketak ekiditeko, Zarautz eta Zumaia artean, AP-8 autobidea erabiltzea gomendatzen da.
  • Getariatik Zumaiara (N-634) zabalik (berdin Askizu eta San Prudentziotik ere) egongo da. Hala ere, arretaz gidatzea eskatzen da aurkako noranzkoan lasterketa datorrelako. Gaztetape hondartzarako bidegurutzea Ertzaintzak zainduko du, lasterkarien sartu-irtenak lehenetsiz eta babestuz. Trafikoa geratu egingo da puntualki, lasterkariak igarotzeko momentuan soilik.
  • Meagatik Zumaiara (GI-2633) itxita 16:15 eta 17:30 bitartean.
  • Zumaiatik Meagara (GI-2633) zabalik, baina arretaz gidatu beharko da, aurkako noranzkoan lasterketa datorrelako.
  • Zumaiatik Zarautzera (N634) itxita 16:15 eta 17:30 bitartean.
  • Zumaiatik Meagara (Oikiatik) zabalik baina arretaz gidatuz, aurkako noranzkoan lasterketa datorrelako.
  • Meaga eta Zarautz artean (GI-2633), bi noranzkoak zabalik Elkanorako bidegurutzera arte.
  • Getaria eta Zarautz artean (N-634), bi noranzkoak zabalik, arretaz gidatuz Getariako sarrera-irteeran.
  • Askizutik eta San Prudentziotik Getariara itxita 16:00etatik 17:40ra.
  • Getariatik Meagara (GI-3391) itxita 16:00etatik 17:15era.

Azkenik, jakinarazi dute autobus zerbitzuek ohiko ibilbidea eta ordutegia manteduko dutela.

Lotutako albisteak: