Pandemia tarteko, bi urteko etenaren ostean, indarberrituta datoz Euskal Jaiak. Maiatzeko azken larunbatarekin batera, baserritar jantziak armairuetatik atera eta festa giroan murgilduko dira getariarrak. Ostiral arratsaldean hasi eta larunbatean zehar, hainbat ekitaldi antolatu dituzte herrian.

Ostiralean, Gure Txeru Dantza Taldeko dantzariak izango dira protagonista. 18:30ean, dantza taldeko haurren txanda izango da eta gauean, helduek hartuko dute erreleboa. Azken horiek Get(hari) dantza ikuskizuna egingo dute 22:00etan hasita. Emanaldian, herriko dantza taldeak ez ezik, herriko musikariek ere parte hartuko dute; hain zuzen, Pepita Enbil Musika Eskolako, Getariako Musika Bandako eta Gazte Alaiak txistulari taldeko kideek. Bi emanaldiak, haurrena naiz helduena, frontoian egingo dituzte.

Euskal Jai Egunean, larunbatean, goizetik hasiko da festa. Ondorengoa izango da egitaraua:

  • 09:00etan, Gazte Alaiak txistulari taldearen diana.
  • 10:00etan, herrian zehar, musika eskolako trikitilari eta pandero joleak.
  • 11:30ean, alde zaharrean eta plazan, musika eskolako trikitilari haurrak.
  • 12:30ean, plazan, Plaza Dantzak Gazte Alaiak txistulari taldearekin.
  • Bitartean, irrintziak botatzeko mikro irekia egongo da eta irrintzi onena saritua izango da.
  • 13:30ean, plazan, Larrain Dantza.
  • 14:30ean, Sos Herritarrak eta Getariako Gazte Asanbladak antolatuta, herri bazkaria eta ondoren, jolasak.
  • 17:00etan Berdura Plazan, Trikitilari Gazteen Getariako 21. Txapelketa.
  • 19:00etatik aurrera, kalez kale, Usurbilgo zanpantzarrak eta Kuxkuxtu txarangarekin kantu-jira.
  • 22:30ean, Bada Giro! taldearekin, erromeria plazan.
  • 23:00etan, kontzertuak gaztetxean: Shibari eta Dena taldeak (sarrera bost euroren truke).

*** 11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 22:00etara, Ekotaloak frontoian.