Lehen Hezkuntzako hirugarren maila eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren maila bitarteko gaztetxoei zuzenduta, uztailerako hiru ikastaro prestatu dituzte Getariako kiroldegian. Saioak astelehenetik ostiralera eta goizez egingo dituzte. Izen-ematea kiroldegian bertan egin beharko da; aurrez aurre edo telefonoz (943140432).

Dagoeneko, ikastaroen ordutegiak finkatu dituzte: astelehenetan eta asteazkenetan, 10:30etik 11:30era, padela; asteartetan eta ostegunetan, 10:30etik 11:30era, boulderra; eta asteazkenetan eta ostiraletan, 11:30etik 12:30era, multikirolak.