2022. urteko edizioan, atzerrian lan egiteko 500 beka emango dituzte. Hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 15etik uztailaren 18ra izango da. Beka-programa unibertsitateko edota lanbide heziketako goi-mailako ikasketak dituzten eta 30 urtetik beherako gazteei bideratuta dago. Aukeratuek, sei eta hamabi hilabete artean, atzerriko enpresa edo erakunde batean lan egingo dute; hilean 1.530 euroren truke.

Programa Spri Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren eta Basque Trade & Investment-en Euskal Nazioartekotze Agentziaren egitasmoa da eta zazpi entitate kolaboratzaile ditu. Ondorengo webgunean dago egitasmoaren inguruko informazio gehiago.