Bezperan baino bero gutxiago egin arren, eguzki-galdatan jokatu zituzten XLIII. Eskuz Binakako esku pilotako finalak. Herritar ugari bertaratu zen pilotari gaztetxoak ikustera nahiz animatzera. Hamar bikote aritu ziren norgehiagokan eta jokatutako bost partidatan, ondoko emaitzak lortu zituzten:

 

  • Unai Ulacia – Galder Rodriguez 16 / Ekhi Aranburu – Haritz Aizpurua 14 (txikiak)
  • Julen Uranga – Unai Aranguren 16 / Lander Lasarte – Peru Aranberri 13 (benjaminak)
  • Jokin Lasa – Ur Aizpurua 15 / Amets Olaskoaga – Inhar Garin 16 (kimuak B)
  • Lier Esteban – Oinatz Aranburu 14 / Liher Garrastazu – Unax Zulaika 16 (kimuak A)
  • Aner Bordagaray – Eneko Perez 16 / Xabat Andres – Aritz Aiestaran 7 (haurrak)