Gipuzkoako Odol Emaileak eta Gure Txeru elkarteen lankidetzari esker, bihar, ekainak 22, odola emateko aukera izango dute getariarrek. 16:00etatik 20:00etara, Ulpiano Etxean egingo da odol-ematea. Emaileek aurrez hartu beharko dute txanda. Horretarako, bihar goizean ondorengo telefonora deitu beharko dute: 943 007 885.