Pepila Enbil Musika Eskolan ere amaitu dute 2021-2022 ikasturtea. Atzo, Iturzaeta aretoan, kurtso amaierako emanaldia egin zuten eta publikoari urtean zehar ikasitakoa erakutsi zieten. Ahotsa, trikitia, panderoa, zeharkako flauta, saxofoia, tronboia… musika tresna ugari entzuteko aukera izan zuten bertaratuek. Besteak beste, trikitilariek eta panderojoleek Tanxugueiras taldearen Terra abestiaren bertsioa egin zuten eta haizezko nahiz perkusioko hainbat ikaslek Getariako Musika Bandako kideekin batera jo zuten pieza eder bat.

Musika tresnak jotzeaz gain, musika eskolako ikasleek gorputzak ere dantzan jarri zituzten; eurenak ez ezik, baita publikoarenak ere.