Eskifaiaz gain, Mediterraneo itsasoan erreskatatutako 112 pertsona daramatza barruan Aita Marik. Ontziak egunak zeramatzen portu bila eta azkenean, Siziliako Augusta portuan lehorreratzeko baimena eman zion atzo Italiak. EiTBk jakinarazi duenez, prozesua luzea izan ohi da, bizpahiru ordu edo egun osoa iraun dezake, eta haurrak zein emakumeak aterako dira lehendabizi.

Azken egunetan, ontzi barrutik ohartarazi dute espazio mugatuak, estresak eta bizikidetza zailak eraginda, tentsioa handia zela. Izan ere, itsasoan erreskatatu dituzten pertsona horietako batzuk ekainaren 14tik daude barruan.

Erreskate ontzia ekainaren 6an abiatu zen Palmako portutik Mediterraneo erdialdera eta geroztik, lau erreskate egin ditu. Azkena ostiralean izan zen eta 45 pertsona salbatu zituen; aurrez, 11, 17 eta 40 pertsona erreskatatu zituen. Horietako bat, 15 urteko mutil etiopiarra, Lampedusan lehorreratu zuten iragan ostiralean ospitaleko arreta behar zuelako.

Argazkia: EITB

 

Lotutako albisteak: