Arratsaldeko 19:00etan izango da Batzokian eta hitzaldia herritar guztiei dago zabalduta.

Ostiral honetan, ekainak 24, Joseba Egibar GBBko presidenteak eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak hitzaldia emango dute Getariako Batzokian. Egoera politikoari eta ekonomikoari buruz jardungo dute eta etorkizuneko erronkak ere izango dituzte hizpide.

Arratsaldeko 19:00etan izango da eta hitzaldia herritar guztiei dago zabalduta. Ekitaldia amaitzean luntx txiki bat egongo da.

Getariako EAJ-PNVk getariar guztiei bertaratzeko deia luzatzen die.