Eibar Futbol Taldeak jakitera eman duenez, Ane Campos futbolari getariarrak 2024ra arte luzatu du kontratua talde gipuzkoarrarekin. 2021-2022 sasoian, orotara, 25 partida jokatu ditu aurrelari getariarrak eta datorrena, Eibarren egingo duen laugarren denboraldia izango da.

Amaitu berri den sasoia ez da izan onena Eibarrentzat. Izan ere, urte gogor baten ostean, ez dute emakumezkoen lehen mailari eustea lortu. Horren harira, duela aste batzuk elkarrizketatu genuen ARTZAPEn jokalari getariarra.

Argazkia: naiz.eus

 

Lotutako albisteak: